XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURPENA AKTIBOAREN BATURA OSOA / PASIBOAREN BATURA OSOA / ONDARE GARBIA.

Goiko inbentarioa egin eta gero, enpresa honen kapital likidoa hirurehun eta hogeitabat mila, bederatzirehun pezeta dela ZIURTATZEN DUT.

Donostian, 1982ko Abenduaren 31n.

Sinadura: Kepa Mujika.

Merkatal ihardueraren hasiera izango balitz, inbentarioari beste izenburu hau legokioke: LEHEN INBENTARIO OROKORRA, Zubize enpresaren ondarearena, bere merkatal eragiketak hasterakoan, Donostian, 1982ko......-aren ......n.

B.- Egiaztapen-balantzeena.

Jadanik, egiaztapen-balantzearen problematika aztertu dugu.

Gai honetaz zerbait gehiago arituko gara, eta argibide bezala adibide batez baliatuko gara.

Egunkariaren idazpenak liburu Nagusira ondo eramanik izan direla ziur egoteko, noizbehinka egiaztapen-balantzea egiten da.

Egunkariaren kantitate osoak eta balantzearen zor eta hartzekoen kantitateak, berdinak baldin badira, balantzearen egiaztapena lortu dugula esan daiteke.

Hala ere, aipatu dugun baldintza hau beharrezkoa da, baina ez da nahikoa; honela eta, adibidez, zera gerta daiteke: egunkarian kargu bati dagokion kontuan idatzi beharrean, kargu hau zorraldeko beste kontu batean idatzi dugula agian.

Beraz, hau, nolabait zuzendu behar da, eta adibide horretatik at gerta daitezkeen antzeko akatsak zuzendu beharko dira ere.

1974. urtera arte egiaztapen-balantzeen eraketa ez zen beharrezkoa; orain, berriz, gutxienez hiruhilabetero egin behar dira.

Gehien erabiltzen den marraketa hauxe da: - Kontu-zenbakia.

- Izenburua edo deitura.

- Batuketak (Zor eta hartzekoak).